"Hornitzaileei euskaraz lan egiteko aukera ematen diegu"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 20a, 01:00

Euskaraldiaren baitan DanobatGroup taldearen barnean dago Andoaingo Latz kooperatiba. Euskara oso presente dute egunerokoan, eta baita administrazio kontuetan ere. Euskaraldia badatorrela eta, urrian proba modura bost egunez euskaraz jardun zuten.

Euskaraldia ekimeneko entsegu modukoa egin
genuen urrian, 5 egunez. Emaitza onak eman ditu probak; eta kontzientziatzeko balio izan digu. Bestetik, Euskaraldiaren baitan DanobatGroup taldearen barnean dago Andoaingo Latz kooperatiba. Euskara oso presente dute egunerokoan, eta baita administrazio kontuetan ere. Euskaraldia badatorrela eta, urrian proba modura bost egunez euskaraz jardun zuten.

Noiztik zabiltzate euskararen erabilera indartzen latzen?
2005 urtean hasi ginen aholkularitzarekin. Langileen %70a euskaldunak ginen, eta erabat euskaraz egiten genuen gure artean. Ahozkoan lantzen genuen hori, paperera eraman nahi genuen eta geroztik pixkanaka lan munduan euskara erabiltzen hasi gara. Lehen paperean dena gazteleraz idazten genuen, egun euskaraz idaztera pasatzen ari gara.

Kooperatiba izateak laguntzen al du horrelako ekimenak aurrera eramateko orduan?
Ez da nagusiak derrigortzen duen zerbait lanean euskaraz jardutea. Erabakiak denen artean hartzen ditugu langileok, eta horrek inplikazio handia eskatzen du.

Zer prestatu duzue euskaraldiako eguneratako?

Danobatgroup taldean sartuta gaude, eta enpresa barnean kanpaina pixka bat egiteko asmoa dugu jendeak beren herrietan antolatutako ekimenetan parte har dezan.

Enpresa barruko ekimena izan da edo hornitzaileekin ere euskara sustatzen ari zarete?

Latzeko euskara planaren barruan antolatu dugun ekimena izan da. Euskara plana duten hornitzaileekin hasi gara dokumentazio guztia euskaraz bidaltzen, hala nola albaranak, fakturak... Euskal Herri mailan ditugun hornitzaileei gurekin euskaraz lan egiteko aukera ematen diegu. Modu horretan, hornitzaileekin ere euskaraz lan egiteko ohitura zabaltzen ari gara.

Zein mezu zabalduko zenieke inguruko enpresei lanean euskararen munduan murgiltzeko?

Euskaraz egitea besterik ez dela. Egun sistema informatiko gehienek euskaraz lan egiteko aukera ematen dute, eta horretarako aukera edukiz gero, anima daitezela.

Gurean behintzat asko hitz egiten da euskaraz. Ohitura hori paperera pasatzea falta zitzagun eta pausu hori jada eman dugu. Gainerako enpresak ere animatzen ditut euskara gehiago erabiltzeko salto hori ematera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!