Ahobizi eta Belarriprest txapak soinean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 13a, 01:00

Ezinbestekoa izango da Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean eramatea. Horregatik Andoain edo Urnietan izena eman baduzu, hemen jaso ditzazkezu txapak.

Ezinbestekoa izango da Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean eramatea. Andoainen ikastola edo ikastetxean izena eman zuenak, bertan jasoko du txapa hori. Sanjuanaz geroztik kalean izena eman zuenak, honako tokietan eta egunetan jaso behar du txapa:

• Udaletxeko Ataria zerbitzuan, goizeko 08:00etik 14:30era.

• Udaletxeko Kontzejupean: Azaroaren 17an (larunbata) 11:00etik 14:00era, azaroaren 19an (astelehena) 17:30etik 19:00era eta azaroaren 22an (osteguna) 17:30etik 19:00era.

Informazio gehiago andoaindarraeuskaraz.eus edota euskaraldia.eus webguneetan.

Urnietan, igandean

"Euskaraldia eguna" ospatuko dute. 12:00tik 14:00ra, San Juan plazan Ahobizi eta Belarriprest txapak banatuko dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!