Kartelaren aurkezpena Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkatearen eta Migel Zeberio musikari eta konposatzaile tolosarraren eskutik egin da.
Kartelak 2 esku lirain aurkezten ditu, aldi berean, irmoak eta ausartak, bi herrietako planoak irudikatzen dituzten lerro topografikoetatik jaiotzen direnak, bi herrien elkartasuna azpimarratuz. Bi besoen bategite nahiak, bi herriek etorkizunera begira proiektu amankomun bat partekatzen jarraitzeko sinbolismoari egiten dio erreferentzia. Udaletik amasa-villabonatarron identitatea indartzeko balioko duen kontzertu garrantzitsu horretan parte hartzera animatzen da.
Ikuskizunak lehen pertsonan bizitzeko hainbat sorpresa izango ditu. Horietako bat, “VAGERA Herri bat” gertutik bizitzeko eta ikusteko aukera izango da. Kaleko ikuskizun bat bailitzan, ikusleak kantxan bertan egon ahal izango dira dantzari, musikari, aktoreekin… batera, ikuskizuna lehen pertsonan biziz.
Maiatzaren 3 eta 4an burutuko da ikuskizuna Amasa-Villabonako Olaederra Kiroldegian. 200 pertsonentzako aukera izango da, beste guztiak gradetan ipiniko direlarik.