Eskarmentua eta kudeatzeko gaitasuna…. Edo arriskua, burutazioak eta ziurgabetasuna. Bi ereduren artean aukeratu beharko da: Euskadirentzako etorkizun hobea izan ala okerrera egin.
Egun, Euskadin bizi kalitate ona daukagu, milaka pertsonen esfortzuari esker eta EAJ-PNVk ongizatearen Euskadi eraikitzeko erakutsitako lidergoagatik, Euskadi ireki eta anitza egiteko erakutsi dugun konpromisoari esker. Kostata, zailtasun ugariri aurre eginez, herri hau martxan ipini dugu. Esfortzu eta lan askoren ondorio dira gaur egun ezagutzen ditugun erakunde eta zerbitzu publikoak. Baina, ez gaude konforme, ezer ez baitago bermatuta, hazten eta hobetzen jarraitu nahi dugu.
Ongizatean hazteko unea da. Euskadi berri bat eraikitzeko unea: ongizatearen Euskadi berria, fidagarria eta globala. Gure ametsa eta konpromisoa Euskadi berri hori da. Bizitza proiektua askatasunez garatzeko lekurik onena izango den herria.
Kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresa lehiakorrek osatzen duten Andoain nahi dugu; Andoain digitala, jasangarria eta berdea; Leitzarango bailara babestuko duena; zerbitzu publiko onenak eskaintzen dituen Andoain, segurua, sozialki bidezkoa, kohesionatua, eta berdinzalea. Hezkuntzarik onena duen Andoain, Galardi haurreskola doakoa izatea berma dezakeena; etxebizitza eta emantzipazio aukera onenak eskaintzen dituena, Ama Kandida edo Etxeberrietako erronkak bideratzeko gai izango dena; zaintza eta babes sistema onena duena; Oria eta Leitzaran ibaien edo Ziako errekaren ur goraldietatik babesteko gai izango den Andoain. Gure osasun fisikoa eta mentala zainduko dituen Osakidetza zerbitzua duena; Tolosaldean ospitale publiko berria eraikiko duena. Edota estatuak urte luzez abandonaturik izandako tren zerbitzu zaharra garraio publiko erakargarri bilakatuko duena.
Hori da etorkizuneko Andoain, etorkizuneko Euskadi, eta konpromiso hori hartzen dugu. Nazio bat, hizkuntza eta kultura propioa duena, Autogobernu hobe eta gehiagorekin, bere indar guztia zabalduko duena, hemen, Europan, eta munduan. EAJ-PNVk proposamen zehatzez betetako egitasmoa aurkezten du, Euskadi hazi arazteko eta euskal gizartearen erronka berriei erantzuna emateko: PROGRAMA
Imanol Pradalesen gidaritzapean, onena emango dugu. Denontzako etorkizun hobea aldarrikatzen dugu. Promesa faltsurik gabe eta inor bazterrean utzi gabe. Eta, zalantzarik ez daukagu Euskadik etorkizun hobea izango duela, elkarrekin. Konfiantza osoa daukagu gure herrian, euskal gizartean. Proiektu bat dugulako. Agenda hirukoitza, ongizatearen Euskadi berria egiteko, Euskadi fidagarria eta globala.
Zurekin batera eraiki nahi dugu. Erabakitzeko unea da. Zuk erabakitzen duzulako zure etorkizuna eta Euskadiren etorkizuna.