EAJ-PNVk Belabiko ludoteka berria irekitzea ospatzen du, jeltzaleek diseinatu eta bultzatutako proiektua

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Andoain 2025ko ira. 27a, 16:47

Andoaingo EAJ-PNVren udal taldeak pozez hartzen du Belabiko ludoteka berriaren inaugurazioa; gabezia eta behar argi bati erantzuten dion proiektua, aurreko agintaldian EAJk pentsatu, planifikatu eta bultzatu zuena.

Irekiera 2025eko irailean gertatzen bada ere, EH Bilduren agintaldian, ezin da ahaztu ekipamendu honen jatorria, diseinua eta hasierako bultzada Mari Jose Izagirre zinegotzi jeltzaleak gidatutako Gazteria sailari dagokiola.

Karrikako ludoteka zaharrak muga fisiko larriak zituen, eta zerbitzuak hobekuntza sakona behar zuen. Covid pandemiaren garaian gabezia horiek are ageriago geratu ziren, eta horrek eraman zuen EAJ-PNV erabaki irmoa hartzera: Belabin ludoteka berria abiaraztea. 2022an hasi ziren lizitazio izapideak, eta 2023ko martxoan obrak martxan zeuden jada, 312.774 euroko aurrekontua onartuta.

Bi urte baino gehiago igaro behar izan dira proiektua behar bezala gauzatu eta beharrezko altzariak jartzeko; aurreikusitakoa baino askoz denbora gehiago. Atzerapen horren gainetik, ordea, benetan garrantzitsua dena da EAJren ekimen eta kudeaketa-arduratik sortutako zerbitzuak gaur ateak irekitzen dituela. 

Jeltzaleek azpimarratu dute gaur ospakizun eguna dela andoaindar guztientzat, bereziki haur eta neska-mutikoentzat, izan ere, haien beharrizanetara egokitutako ekipamendu moderno eta segurua martxan dutelako. Goenagak bozeramaileak aldarrikatu duenez, “Belabiko ludotekak PNVren sinadura darama, eta ekintzekin erakusten dugu haurtzaroarekin eta Andoaingo zerbitzu publikoen hobekuntzarekin dugun konpromisoa”.

Udal talde jeltzaleak eskerrak eman nahi dizkie ludotekako eta Gazteria saileko langile guztiei, beren dedikazio eta ahaleginarekin gaur egun errealitate den proiektu honetan ekarpen garrantzitsua egin baitute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!