Arigune batean izena emanda dut. Norbanako gisa ere eman behar al dut?
Bai. Entitateren batek sortutako arigune baten parte bazara ere, norbanako gisa izena eman beharra dago, Euskaraldian parte-hartzeko eta txapa jaso ahal izateko.
Euskaraldian eman dut izena. Eremu guztietan Ahobizi eta Belarriprest izan behar al dut?
Ahobizi zein Belarriprest izan, aukeratu duzun rola egunero eta edozein lekutan praktikan jartzea proposatzen dizugu, eguneko 24 orduetan. Azken finean, ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzea edo eta dakitenei egiteko gonbidapena luzatzea dira gure nahiak. Eta horretarako ez dago mugarik, ezta ekimena bukatzean ere!
Kalean soilik jantzi behar al dut txapa?
24 orduko ariketa denez, etxean, kalean edota lanean txapa soinean ematea gomendatzen dizugu. Zeuk ikusi beharko duzu zein egoeratan eraman ahal duzun. Hala ere, ariketa ongi burutzeko, Ahobizi eta Belarriprest zara eguneko 24 orduetan. Errazagoa izan daitekeela ohitura ezezagun batekin aldatzea? Noski, baina garrantzitsuagoa da ezagunekin egitea aldaketa hori: bikotea, gurasoak, kuadrillako lagunak, lankideak...
Non, nola eta noiz jasoko dut txapa?
Ekimena baino egun batzuk lehenago jasoko duzu txapa, eta, horretarako, aldez aurretik izena eman beharko duzu. Behin izena emanda, zure herrian jasoko duzu txapa, Euskaraldia hasi baino bi aste lehenago. Kontakturako jarri dituzun datuen bidez esango zaizu non eta noiz jaso, beraz, egin kasu posta elektronikoari edo mugikorrari!
Oraindik ez dut eman izena. Non eman dezaket?
Errazena euskaraldia.eus webgunean izena ematea duzu. Hala ere, herriz herri izen-emate puntuak ere eskura dituzu:
ABALTZISKETA: Liburutegia.
ADUNA: Udaletxea (goizez), liburutegia (arratsaldez).
ALBIZTUR: Udaletxea.
ALEGIA: Kultur Etxera deituta.
ALKIZA: Udaletxea.
ALTZO: Ostatua.
AMASA-VILLABONA: Liburutegia.
AMEZKETA: Kultur Etxea.
ANOETA: Liburutegia.
ASTEASU: Patxine, Iturri-ondo, Kabela.
BALIARRAIN: Udaletxe sarrera.
BERASTEGI: Udaletxea.
BERROBI: Udaletxea.
BIDANIA-GOIATZ: Udaletxea.
ELDUAIN: Zentroa.
GAZTELU: Udaletxea.
IBARRA: Udaletxea, Kultur Etxea.
IKAZTEGIETA: Ostatua.
IRURA: Kulturunea.
LEABURU-TXARAMA: Ostatua.
LIZARTZA: Udaletxea.
ORENDAIN: Ostatua.
TOLOSA: Kultur Etxea, Galtzaundi.
ZIZURKIL: Udal bulegoak.
Euskaraldia hasi da eta ez dut izenik eman. Oraindik izena eman dezaket?
Berandu zabiltza, baina hobe berandu inoiz ez baino. Euskaraldiak irauten duen hamabost egunetan zehar izena emateko aukera izango duzu. Horretarako jo ezazu Galtzaundi Euskara Taldera eta bertan emango dizugu txapa.
Informazio gehiagorako:
Galtzaundi Euskara Taldea
Nafarroa etorbidea 6 -Tolosa
Telefono zenbakia: 943 655 004
WhatsApp zenbakia: 688 738 418
E-posta: euskaraldia@galtzaundi.eus
Webgunea: www.galtzaundi.eus