"Euskaraz pentsatzen dut, euskara sentitzen dut, baina ez naiz gai esan nahi dudana, nahi dudan moduan erabat euskaraz adierazteko. Bat nator Jorge Oteizaren iritziarekin. Horrela entzun nion behin: “Euskaraz ez jakiteagatik, nire gorputzeko atal bat falta zaidala sentitzen dut”. Bestalde, hunkituta eta harro sentitzen naiz nire ondorengoak euskaraz ondo hitz egiten entzutean".