Oihana Iguaran ahobizia

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Euskara Taldea 2020ko aza. 19a, 12:00

"Euskaraz bizitzeko egin nezakeen ahaleginaren ikuspegia aldatu zidan Euskaraldiaren filosofiak. Esperimentuari esker ulertu nuen euskaraz bizitzeko, besteen hizkuntza aldatzea baino, nirea aldatu beharrik ez izatea zela gakoa. Hori zela abiapuntua. Euskara gehiago entzuteko modua, neronek posible den guztietan egitea zela, alegia".

"Gehiago eta gehiagotan egitea lortu nuen horri esker. Eta beraz, gehiago entzutea. Baina ez baitut nire belarrientzat soilik hitz egiten, ez dakizue zer sorpresa ederra zen kalean nindoala belarriprest txapa mordoa aurkitzea. Bidean konplize berriak deskubritzea da Euskaraldia. Eta aurten, gehiagorekin konpartituko ditugu ariguneak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!