N1 ANDOAIN A15

Andoaindarrei eta dagozkien administrariei

Joan den abuztuan sortu zen bizilagunen plataforma, N1 bide azpiegiturarentzat baliozko eta iraunkorra izan litekeen konponbide bat bilatzeko eta bultzatzeko Andoaindik pasatzerakoan, baita ere A15-arekin nola lotu herriaren ipar eta hego demarkazioetan. Konponbideak Andoaigo Hirigintza Plangintza Orokorra errespetatu beharko luke.

Bizilagunen Plataformak ondorengo gogoetak jakitera eman nahi ditu:

  1. Ez dakigu nola kalifikatu Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituren Batzordean Oiarbide  Andereak CII proiektuaren trazaketari buruz, eta bere inguruan egon diren baldintza eta zenbait gertaeren azalpenak ematekoan: egiak ez direnak, erdizkako egiak, errealak ez diren datu eta gertakariak bezala kalifikatu behar. Horri aurre egiteko kaltetuon plataformak, ahal bezain azkar azaltze bat urgentziaz egiteko behar diren gestioak egitea eskatuko dugu.

  2. Andoaingo Udalari eta bere ordezkari gorena den Maider Lainez alkateari eskatu helarazi dezala Oiarbide anderearen mespretxuzko hitzek andoaindar askori sortu dien ezinegona. Era berean, irailaren  12an Udalbatzak onartutako erabakia helarazi eta CII trazaketari era argian emandako ezezkoa, irtenbide iraunkorrak, ingurugiroarekin eta pertsonen interesekin eta, batez ere, Andoaingo Hirigintza  Plangintza Orokorrarekin bat datoztenak aurkitzea bultzatzen du, Andoaingo herritarrenganako eta Udalarenganako gutxieneko errespetua exijitu.

  3. Argi eta garbi adierazi nahi dugu inork ez gaituela lokatzetan edo zikinkeriatan aurkituko, nahiz eta horretarako interes handia erakutsi zenbaitek. Inork ez gaitu istilutan aurkituko, bai ordea adostasunean. Andoaindar guztien eskubide zibilak defendatu nahi dituen edonork aurkituko gaitu bidean, N1 bide azpiegituraretzat irtenbide egoki eta iraunkorra aurkitzeko beharrean, beti ere Andoaingo Hirigintza Plangintza Orokorrean biltzen diren helburuak errespetatuz.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!