1. Udalbatzak 2022ko irailaren 12ko ezohiko bilkuran hartutako erabakia betetzea. CII proiektua gerarazteko konpromisoa
2. Udalbatzak 2023ko otsailaren 20an egindako ezohiko osoko bilkuran hartutako erabakia betetzea. Proiektu alternatiboa idazteko konpromisoa.
3. 2024/2025 aldian legezko kontsulta loteslea egitea. Hau da, Andoaingo herritarrek proiektu berriaren proposamena edo, bat baino gehiago egonez gero, idatzitako proposamenen artean hautatu ahalko dute.
ELKARREKIN PODEMOS
✔Bat datoz
PSE-EE
✗
- Erantzun dute CII proiektuaren aurka daudela.
- Halere, ez da erantzunik jaso eskatutako konpromisoak hauteskunde-programan sartzeari dagokionez.
EH BILDU
✔Bat datoz
EAJ/PNV
✗
- Hauteskunde-programan ez ditu CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak eskaturiko konpromisoak txertatuko.
- Gipuzkoako Foru Aldundia idazten ari den eraikuntza proiektuan konfiantza osoa dauka.
PP
?
- CII proiektuaren aurka azaldu da eta alkategaiak, Plataformak defendatzen dituen konpromisoak berretsi ditu emailez.
- Halere, ez da erantzunik jaso eskatutako konpromisoak hauteskunde-programan sartzeari dagokionez.