Garai batean, kaleak hutsik ikustean, zientzia-fikzioarekin irudikatzen genuen egoera. 2023ko apirilean, Andoaingo kaleetatik ibili eta topatu dugun panorama ikusita, konfinamendu garaiak etorri zaizkigu burura.
Eskatzen hasita (2)
Erroitz kalea gaur goizean albiste izan da, hiru ibilgailuren kristalak txikituta agertu direlako. Auzo segurua da, baina bada artean konponbiderik topatu ez zaion gabezia. Erroitz kalea eta La Salle ikastetxearen artean dagoen kale zati batera ez da oraino argindarra iritsi. Ezlekua da. Eta, beraz, gauez, ilun-ilun dago. Puntu beltz bat da, konponbidea eman behar zaiona. Datorren agintaldian argindarra kale zati horretara iristea eskertuko lukete Leizotz aldeko oinezkoek, eta bertatik igarotzen diren gainerako herritarrek.
Sinatuta: Goizean goiz eta iluntze aldera bertatik oinez igarotzen den herrikidea.
Hartzailea: Hauteskundeen emaitzen ondorioz agintean ariko den gobernu talde berria.