Eragina du gizarte-bizitzan, sanjuanetan murgilduta gaudelako. Hala, muturreko egoeraren aurrean zuhur jokatzea erabaki dute erakundeek. Ondorioz, termometroak goia jo duela ikusita, hitzordu bat baino gehiago bertan behera utzi dituzte.
Iluntzean eta gauez gozatzeko moduko festak izango dira aurtengoak: eguna, nola edo hala igaro eta, iluntze-aldera, kalera.
Martxa honetan, amalurra erremediorik gabe berotzen ari dela ikusita, ekialdeko eta hegoaldeko ohiturak bereganatuko ditugu. Nit a la fresca, Kataluniako hainbat tokitan errotu den ohitura, esaterako, inportatzen hasi beharko dugu.
22:30ean, Goikoplazan
Haurrek eta gaztetxoek galdu nahi ez duten hitzordua zezen-suzkoa da. Ikusita, gainera, egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituztela, lehentasunezkoa bilakatu da Lebiren aurrean korrika aritzea. Bart egin da jaietako lehena eta, gaurkoan, bigarrena.
Zinegotzi batek baino gehiagok ez luke gaizki hartuko soka-dantza bertan behera geratzea. Sentitzen dugu, iluntzean da ekitaldia.
Irrikaz eta emozio hori bera ikusi nahiko genuke agintarien soka-dantzan. Izan ere, bada ozen esaten ez den baina askoren buruan dabilen pentsamendurik: zinegotzi batek baino gehiagok ez luke gaizki hartuko hitzordua bertan behera geratzea. Sentitzen dugu, iluntzean da ekitaldia. 2026ko jaietan, oraingoz, egingarrien zerrendan da soka-dantza: nagiak astindu, eta altxa hanka hori!
Orain, serio jarrita: aurtengo jaietan zein ekitaldi egingo da? eta zein geratuko dira bertan behera? Adi, Udalaren komunikazio-kanalei eta Aiurri.eus guneari. Aldaketa eta erabaki guztiak bide horietatik ematen ari dira ezagutzera.
Bitartean, ahal dela, itzaletik ibili.