HITZALDIA | Kontrol sozialaren ezaugarritzea

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Buruntzaldea 2021ko eka. 9a, 15:03
Sinadura bilketaz gain, formakuntzarako eta zabalpenerako hitzaldiak ere antolatu ditugu, eta bihar, ekainak 10, egingo dugu lehenengoa. Kontrol sozialaren ezaugarritzearen inguruan hitz egingo dugu Ondarreta ikastetxean, eta Tolosaldeako Gazte Koordinadora Sozialista gonbidatu dugu saiora. 18:30tan izango da.
Azken hilabeteetan eskualdean hazi egin da kontrol sozialerako baliabideen kopurua, eta kapitalismoarentzat funtsezkoa den langileriaren kontrol eta diziplinamendu mekanismo horiei aurre egiteko kanpaina berria jarri dugu martxan Andoainen. Hori dela eta, aurrez aurrekoan nahiz Internet bidez sinadura bilketa egiten ari gara, ondorengoa eskatuz:
  1. Andoainen jarritako bideo-kamera berriak kentzea
  2. Eremu pribatuko segurtasun kamerak zuzentzea.
Atzo, esaterako, Txoperako merkatuan aritu ginan sinadurak biltzen, aurreko asteburuan Goiko Plazan, Zumean edo Txoperan bertan ere ibili ginen moduan. Gaur, ordea, Santa Krutz ermita inguruan egon gara. 

Sinadura bilketaz gain, formakuntzarako eta zabalpenerako hitzaldiak ere antolatu ditugu, eta bihar, ekainaren 10ean, egingo dugu lehenengoa. Kontrol sozialaren ezaugarritzearen inguruan hitz egingo dugu Ondarreta ikastetxean, eta Tolosaldeako Gazte Koordinadora Sozialista gonbidatu dugu saiora. 18:30tan izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!