Kurtso hasierako batzar irekia eta kontrol sozialaren kanpainaren inguruko azalpena

Larunbatean, kurtso harierako batzar ireki berezia egingo dugu Andoainen. Egungo testuinguruaz, ibilbideaz eta erronkez aritzeaz gain, herrian abiatu dugun kontrol sozialaren aurkako kanpainaren nondik-norakoak azalduko ditugu.

Orain arte egindakoaz eta hemendik aurrerakoez aritzeaz gain, kontrol sozialaren aurkako kanpainaren 2. fasearen nondik norakoak azalduko dira. Izan ere, maiatzean herri sarreran jarri zituzten kameren aurkako kanpainari berrekingo diogu, ekainean zehar lortutako babesarekin helburuetan berretsiz:
- Bideo-kamerak kentzea
- Eremu pribatuko kamerak zuzentzea

Hitzordua Urigain kulturgunean da, larunbateko 12:00tan.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!