Erreforma honen itxura aurrerakoi eta justuagoa saldu nahi izan den arren, funtsean aurreko lan ereduaren jarraipena eta zorroztea besterik ez dakar. Honen proba da aurreko erreformaren puntu garrantzitsu gehienak bere horretan utzi izana (kaleratzeen merketzea, langile klaseko sektore zabalen proletariotzea, etab), besteak beste. Are gehiago, estamentu batzuetatik garaipen garrantzitsu bezala saldu nahi izan diren hainbat neurri (behin-behineko kontratuen portzentaiaren gutxitzea, adibidez)errealitatearen makilatze hutsa dira egiaz, kontratuen izen-deiturak aldatu eta langileon ziurgabetasun eta babesgabetasuna betikotzea besterik bilatzen ez dutenak. Gainera, aurreko egoeraren justizia ezaren izenean langileria dikotomia faltsu baten aurrean ezartzen dute, hobekuntza posible bakarra delakoan xantaia eginez.
Alderdi kapitalistaren adar ezkertiarrena ordezkatzen duten elementu hauen hitzak ikusita, beraz, nekez imajina daiteke sistema kapitalistaren barruan langile klasearen mesedetan hartuko den erabakirik. Politika burgesaren antzerkian erreformaren aurka agertu direnek argi erakusten digute kritika hutsal eta itxurazkoarekin ezin dela garaipenik lortu. Langileriaren sektore bat erreformismora kateatuta ez dago gure interesak defendatzerik, eta fartsa horretatik kanpo antolatzea beharrezkoa dela berresten da.
Kontseilu Sozialista Buruntzaldeatik egitate hauek salatu, lan erreformaren izaera

kapitalista azpimarratu eta berau zuritu nahi dutenen jarrera antiproletarioa nabarmendu nahi dugu. Langileon bizi baldintza penagarriak beste akumulazio fase baterako mantendu ez ezik areagotu nahi dituztenak klase desjabetuaren etsai ditugula ulertzen dugu, eta soilik antolakuntza komunistak emango diola burujabetze gaitasuna. "Hau da dagoen onena" diotenen aurrean, klase antolakuntzaren bitartez gure buruak askatu eta miseriara kondenatzen gaituzten politikei alternatibak garatzeko hautu irmoa defendatzen dugu.
Antolakuntza komunista!