Aitzakitzat pandemia edo gerra hartu badira ere, bizitzen ari garen krisialdi sozial eta ekonomikoa itogarria izaten ari da. Pandemiarekin, adibidez, normalizatu egin dira oinarrizko eskubideen urraketak eta osasungintzan benetako hondamendia eman da. Orain, pandemia desagertu dela dirudi, eta gerra da arazo estrukturalak azaltzeko erabiltzen den aitzaki koiuntural berria. Oinarrizko beharren inflazio jasangaitza ekarri omen du berarekin gerrak, baina egiaz, burgesiak irabazi-tasak bermatzen jarraitzeko harturiko neurria da, pisua langileriaren bizkar gainean jarriz.
Horrek azken urteetan eman den pobretzea eta eskasia areagotu besterik ez du egin. Soldata errealak eta erosahalmenak beherakada nabarmena jasan du, nahikoa ez izateraino. Jada agerian gelditu da politikari profesionalek neurri horien inposaketen kolaborazioarekin, edota miseria aurpegi humanoagoz kudeatzera mugatuz, bankari zein enpresari handiekin batera arazoaren parte direla.
Gauzak horrela, norberak bere alea jartzea besterik ez du, horregatik burgesiaren adierazle ororen aurrean mobilizatzera eta antolatzera dei egiten dugu!
MARTXOAK 19AN DONOSTIARA! BIZITZAREN GARESTITZEA GELDITU!
*Andoaindik autoetan joateko 17:15tan Makaldegian geratuko gara.