Egun bizi ditugun garaiotan, gehiengoaren lan- eta bizi-baldintzak kaxkartzen ari diren honetan, nabaria izaten ari da joera faxistaren edota arrazistaren hedapena askotariko eremutan. Krisiaren jopuntuan edo erruduntzat hartzen dira hainbat subjektu debaluatu, benetan krisiaren erantzuleak bankari eta enpresari handiak direnean, haiei jokua egiten dieten politikari profesionalekin batera.
Horren aurrean, subjektu zapaldu guztion elkartasuna eta antolakuntza galdegiten dugu, hori baita kapitalismoak langile klasearen barruan sortzen dituen lehiakortasunari eta etsaitasunari aurre egiteko modu bakarra. Bere onurarako arrazakeria probesten duen burgesiaren aurrean, langileria osoaren antolakuntza formak garatzen jardun behar dugu, hori ezinezko egiten duten agente edo egoerak salatzearekin batera.