Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak jostailu bilketa martxan jarri du. Bilketarekin, zailtasunak dituzten langile familietako haurrek ere jostailuekin jolastu ahal izatea bilatzen da, balizko klase desberdintasunen gainetik.
Bilketa Ernaitzan, baita Makaldegian ere
Bilketan parte hartu nahi duen orok abenduaren 11tik 20ra bitarte Ernaitzara bere jostailuak eraman ahalko ditu, denda horien ohiko ordutegian. Era berean, abenduaren 12an eta 19an ere postua jarriko du Kontseilu Sozialistak Makaldegiko merkatuaren inguruan, 11:00tatik 13:00ak bitarte. Jostailuek egoera onean (garbirik eta pieza guztiekin) egon beharko dute.