Oria ibaiaren ertzetan aurki daiteke Olazabalen lanik mardulena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025ko mai. 4a, 08:43

Iñaki Olazabal Ezama (Andoain, 1959) eskultoreak Gipuzkoako zazpi herrietan (Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Tolosa, Andoain, Zubieta eta Orio) eskultura bana jarri zuen 2005-2006ko epealdian. Oria ibaiari omenaldi gisa irudikatutako egitasmoa osatu zuten zazpi artelanek.

Olazabalek zazpi eskulturak 2005-2006an epean jarri zituen herriz herri. Aldi berean, herri bakoitzean bere artelanez osatutako erakusketak antolatu zituen. Bertara tailer ibiltaria eraman zuen, eskulturaren langintzaren inguruko erakustaldi didaktikoak eginez; ikusleekin harreman zuzena lortu zuen era horretan. Hain zuzen, Andoainen 2005eko irailean ikusgai zuen ikusgai erakusketa, eta besteak beste, ikastetxeetako ikasleei sortze-prozesuaren inguruko xehetasunak azaldu zizkien

Zazpi obrak, irudietan

Zegamako Olaberria kalean (ia 300 metrora kokatzen da itsas mailatik)

 

Ordizian, Oreja parkean

 

Ikaztegietan, kiroldegiaren parean

 

Tolosan, Araba etorbidean

 

Andoainen, Allurralde pasealekuan, Allurralde kiroldegiaren eta Ubitarte futbol zelaiaren artean

 

Zubietan, Errebote plazaren ondoan

 

Orion, Ibai-Ondo ibilbidean, Erriberako pasealekuan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!