Iaz Lasarte-Oriako biktima guztien aldeko oroitarria jarri zuten Mirentxu etxe apainean, eta bertan egin dute ekitaldia; hain zuzen, frankistek errekisatu ostean komandantzia eta kartzela gisa erabili zuten Villa Mirentxun.
Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Mailu Arruti eta Agustin Muguruza Islada Ezkutatuak elkarteko kideek hartu dute hitza. Joseba Tapia musikariak bi abesti interpretatu ditu ekitaldian barrena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!