Badatoz Gazte Festak!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2024ko mai. 16a, 13:52

Iristear dauzkagu aurtengo Gazte Festak…

Aurten, ostegunean emango diegu hasiera ospakizunei II.Pintxo Leihaketarekin tabernaz taberna! Ostiral arratsaldean, herri-giroan jarraitzeko, Olinpiadetako finala ospatuko da eta, ondoren, "Heldu festak" gaiarekin afari tematiko autogestionatua antolatu dugu (tiketak 3 euro). Segidan, gauari jarraipena emateko, San Juan plazako kontzertuen ondoren, DJ Atxukarro izango dugu. 

Larunbatean, urtero lez, mahoiz jantzita, sagardo-dastaketa egingo dugu eta, ondoren, herri bazkaria. Guztia San Juan plazan izango da (sagardotegi menua edo begetarianoa aukeran, 21€tan). Arratsaldean, txarangarekin alaituko ditugu kaleak eta, gauean, DJ Albabarrunak piztuko du herria!

Afariko ta herri bazkariko tiketak Matxo ta Frontoien salgai‼ 

Muttu zaitezte!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!