Zizurkilgo PSE-EEk ur-txorroten parkea eskatu dio berriro EH Bilduri, bero boladen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo PSE-EE 2026ko maiatzaren 28a

Udal Talde Sozialistak gogorarazi du proposamen hori egin
zuela duela urte batzuk, udalerriko tenperatura altuei aurre
egiteko espazio eta baliabide faltaren aurrean

Zizurkilgo PSE-EEk berriro eskatu dio EH Bilduren gobernuari ur-txorroten parke bat egiteko, udan udalerriari gero eta eragin handiagoa dioten tenperatura altuei aurre egiteko.
Josean Sánchez bozeramaile sozialistak gogorarazi du, proposamen hori duela urte batzuk helarazi zitzaion udal-gobernuari, Zizurkilen klima arintzeko eta bizilagunentzako aisialdirako espazio publikoez hornitzeko premiaren aurrean, bereziki muturreko beroaldietan.
Hala ere, ekimena atzera bota zen, eta ez ziren baloratu horrelako instalazioek
herritarrei ekar diezazkieketen onurak, tenperatura altuen ondorioak arinduz.
“Bero boladen denboraldi berriari aurre egiteko alternatiba publikorik gabe jarraitzen du Zizurkilek. Horregatik, berriro diogu beharrezkoa dela baliabide hori izatea, inguruko beste udalerri batzuek egin duten bezala, behar horren aurrean sentiberak izan baitira”, adierazi du Sánchezek.
Bozeramaile sozialistak azaldu duenez, gero eta gehiago dira bero-boladak, eta
hezetasun handiarekin batera zaila da horiek jasatea. "EH Bilduk ez du behar hori ikusi nahi, herritarrek haur, familia eta adinekoentzako gune freskagarriak eta seguruak izan ditzaten".
Horregatik guztiagatik, “Udal gobernuari eskatzen diogu eskaera honi erantzuteko beharra berrazter dezala eta uda gehiago bero-boladekin igaro beharrik ez izateko, udalerri gisa eskura ditugun baliabideak izan gabe, Zizurkilgo tenperatura altuak hobeto jasaten laguntzeko" azaldu du Sanchezek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!