Villabona-Zizurkilko PSE-EEk abian jarri du azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako posta bidezko botoa emateko laguntza-zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo PSE-EE

Villabona-Zizurkilko Elkarte Sozialistak posta bidezko botoa emateko izapideak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan, azaroaren 29an hauteslekuetara botoa ematera joan ezin diren pertsonentzat. Herritarrei astearte eta ostegunean emango zaie arreta, 10:00etatik 12:00etara eta asteazkenean 18:00etatik 20:00etara PSE-EEren Zizurkilko egoitzan (Ernio Bidea 14).

Era berean, gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik eman dezakete botoa, notarioaren aurrean. PSE-EEk boto-modalitate hau eskatzeko izapideak egiten lagunduko du eta horiei buruzko aholkularitza emango du.
Kontsulta guztiak telefono zenbaki honetan erantzungo dira: 943125125.
Eskaera egiteko epea azaroaren 19an amaituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!