Jokaera onekin ez dago zertan arriturik, apaiz eskaxia gero ta aundiagoa izango dala dirudi oraingo itxuraz.
Baiña, apaiz gabe ere, ez ote liteke eliz-funtzio eder bat egin, orretarako zerbait prestatuta dauden gizonezko edo emakumezkoakin? Orrelako elizkizunak egiten dituzten erriak badaudela esan bear; eta gero eta geiago izango ditugula egon gidezke ziartu. Uztaillaren 11’an ari naiz idazten, eta oraindik egun batzuk palta diralarik San Inazio egunerako, baliteke erri txiki orretan ere, zerbait antolatzea. Merezi luke Loiolako Patroi Aundiak.
Pekatuan barkamena eta ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol biurtzea, apaizari dagokio noski; baiña beste eginkizun askotarako apaiza ez da izango bearrezkoa. Da batez ere, apaiz eskaxia bizi degun garai auetan.
Irakurle, adiskideak eman zizkidan albistetatik burutapen auek sortu zaizkit; utsegiñik baldin badet barkatu.
Ondo giñaden nai ainbat apaiz
gure arten zegonian,
orain berriz alde orretatik
bizi gera agonian;
etxipenakin ez gaitezela
beintzat jarri egonian,
taloa ere ona izaten da
ogirik ez dagonian.
Sarri bildurrez jarritzen gera
apostolo aien gisan,
asarretu zan itsasoa ta
danak eriotz pezkizan;
Jesus lo zegon, esnatu zuten,
itsasoa bare jarri zan,
antzeko zerbait gertatu leike
gaur-eguneko elizan.
Gure munduak sarritan dauka
itsaso zakarran antza,
larrosan billa ibilli arren
topatzen degu arantza;
Jesus degula gure gidari
otoitz egiñez goruntza,
gauz ederra da fedearekin
sortutzen dan esperantza.
O Loiolako aundizki ura
Iruñan gerran zebillen,
zauritu zan da bere etxera
ekarri zuten kamillen;
denbora pasa liburu on bat
bere eskutan bazebillen,
zail da asmatzen santu bidea
nundikan nora dabillen.