2. (Josepa Anttoni) Biok egokitzea
zuk artu atsegin,
nik ere tranpik gabe
nai dizut itzegin;
ezkon gai bizi zera
da ni ere berdin,
badaukagu noski
gai hortan zer egin.
3. (Pello) Bizitza osatzen da
zuntoi eta abe,
amoriozko potak
gure esku daude;
egin zaitez maitea
nere biotz jabe
zartutzen ari gera
konturatu gabe.
4. (Josepa Anttoni) Eskolan alkarrekin
ibilliak giñan,
nola elizkizunez
da ala dotriñan;
Pello, zure maillara
iritxi eziñan,
nere bearrik gabe
moldatutzen ziñan.
5. (Pello) Bear bada ibilli naiz
zu baiño pozago
gaur ikusten zaitut
askoz ederrago;
egia arro samar
nintzela lenago,
arren barka zaidazu
damuturik nago.
6. (Josepa Anttoni) Okerrak zuzendutzen
bear degu landu,
eta begietako
makar danak kendu;
zintzotasunak emaiz
ugari eman du,
zuzendutzeko iñoiz
ez baita berandu.
7. (Pello) Beti izan nai nuke
euskaldun fededun,
badakigu debekuz
da zer libre dugun;
dotrin eder bat ere
guk ikasi gendun,
ikusiko degu zer
egin dezakegu.
8. (Josepa Anttoni) Amoriotan izan
leizke erasoak,
beti ez dira izango
egun erosoak;
gurea jakin bezate
gure gurasoak,
orrenbeste merazi
bai dute gaixoak.
9. (Pello) Ogeita amabi urte
baditut neregan,
zuk ogeita zortzi bat
gutxi gora-beran;
nik maitatuko zaitut
gizon baten eran,
ea Pazkotarako
moldatutzen geran.
10. (Josepa Anttoni) Pikardirikan gabe
maitetasunean,
sendo iraun dezagun
estuasunean;
alkar serbitutzeko
txarren da onean,
apaizan baimen ori
artzen degunean.
11. (Pello) Biok jantzi soiñeko
garbi apañetan,
besteak ere saia
or alegiñetan;
irriparra izango
degu ezpaiñetan,
gugatik gurutzean
il zanan oiñetan.
12. (Josepa Anttoni) Amaitzen diranean
elizako lanak,
jatetxe on batera
joango gera danak;
alkar maite dezagun
bildutzen geranak,
da on egin deigula
jan ta eranak.