Oporrak

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Garmendia 2019ko ira. 5a, 13:22

Doiñua: "Iparragirreren bozian".

1. Ikusten danak bertso berriak
bururatu dizkidate,
eta arrazoi dadukatela
konturatuko zerate.
Jaiak eta oporrak, 
ain ditugu jatorrak, 
izanik ainbat aldarte;
ez gera bizi bi lagun oiek
gugana etorri arte.

2. Nola gazteak da ala zarrak
danok jarri gera berdin,
baldin oporrik ez baldin bada
gurekin ez da atsegin.
Egunero lanean,
da itxaropenean,
ortan saiatu alegin;
gero denbora joandakoan
damurik izan ez dedin.

3. Agoztu illa izango degu
opor guztian nagusi,
aukera dago mundu zabala
nai baldin bada ikusi.
Españi edo kanpora,
egonik ainbat lora,
bada zeiñek erakutsi;
ortarako dauden etxe oiek
bixita gabe ez utzi.

4. Europa mende artu liteke
artu liteke Aprika,
era berean artu litezke
Asia ta Amerika.
Bizi duten oitura,
lana eta kultura,
arrigarriak apika; 
gosean bidez eskean ere
ikusten dira amaika!

5. Neroni ere beti ez naiz ez,
etxe barrun egondua,
nola emazte ala lagunak
banun zeñek lagundua.
Amerika-Europa, 
Españirekin topa,
kenduz begiko kandua;
konpormatzeko gauz ederra da
ikusitzea mundua.

6. Gure aurrekoak orrelakorik
ezagutu etzutenak,
gure aukera izan balute
zerbait egingo zutenak.
Emen garai bakoitzak,
ditu bere emaitzak, 
aztu naigabe ta penak;
bestetik zerbait mereziko du
lana egiten duenak.

7. Joan liteke automobil, tren,
edo berdin egazkiñez,
orduko milla kilometroan
da laiño guztien gaiñez.
Mirari arrigarria,
goitik dago jarria,
aitortu bearko ziñez;
gertatzen gera gerok ikusi
eta sinistu eziñez.

8. Opor oietan gertatu leike
makiña bat nobedade,
pozak ugari, baiña tartean
negarrak ere badaude.
Aurretik ezin jakin,
izango danarekin,
danok arriskuan gaude;
esaera da “Larrosik ez da
emen arantzarik gabe”.

9. Baztarrak illun dauden garaian
komeni zaigu parola,
esango nuke garai batean
argi gehiago zegola.
Lanez txartuta gabiltz,
erdi gaixotuta aldiz,
da opor oien ajola;
esan bear da gizarteari
gaur komeni zaizkiola.

10. Ikusitzen da milla ibilli
or dauzkagula aukeran
komeniko da neurtutzea
diruaren gora-beran.
Etorri litekena,
ondoren milla pena,
txoriak igesi egan;
oporrak maite ditzagun baiño
modua daukagun eran.

11. Opor zalea zuretzat badet
nai hainbeste iritzita,
munduko edozein alderditara
egin liteke bixita.
Argi ibilli begiak,
auek dirade egiak,
noranaira iritsita;
otsoak asko nola dabiltzan
ardi larrua jantzita.

12. Gure gorputza berritutzea
nola ez da komeniko?
Gaur dadukagun aukera ere
ez da izango betiko.
Joan pozik eta alai,
gero itzuli ere bai,
gauzak arturik neurriko;
Jaungoikoakin oroitzea ere
ez da gaizki etorriko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!