Basarri gogoan

Erabiltzailearen aurpegia

1. Orra Basarri kantari nator
borondaterik onenez,
zauden lekutik nere entzunle 
zeraden itxaropenez;
lenago ere zerbait kantatu 
izan det zure omenez,
pena da baiño gaurko onetan
zure erantzunikan ez.

2. Zure jaiotza izandua zanr
txit Errezilko Granadan,
ez oso leku egokia ere
mendi tarte bat nola dan;
gaur kamioa, garai aietan
orrelakorik etzan an,
elurtean lo giro ederra
zer janik bazan ganbaran.

3. Azaroaren ogeita zazpian
bi milla ta amairu zala.
Ama Mirariren egun berean
berak naiko zuan ala;
Granada deritzaion baserrian
mundura sortu ziñala
jaio ziñan lekuan jaiota
gu bai arritzen gerala.

4. Zazpi urte ziñula sendia
Zarautza zan aldatua,
mendi artatik aldegitea
etzan gaizki pentsatua;
zure esker ona gurasoairi
sarri zaude kantatua,
ortarakoa ziñaden baiño,
bezendun zer kontatua.

5. Goizuetako mandazai batek
Granadatik Zarautzera,
zuen trasteak jetxi zituna
beste askoren antzera;
gertatu nintzat mandazai ura
noizbaite ezagutzera,
berak zioenez, etxe erosoan
jaiotakoa etzera.

6. Askok etzuten argitasun bat
Jaun zerukoak emanda,
bertsolaria izateko ere
etorri zitzaizun txanda;
ogeita bi urtekin txapeldun
Donostiraiño juanda,
adin orrekin txapela jantziz
Basarri bakarri izanda.

7. Milla pasata bederatzireun
ogeita amasei genduan,
laiño beltzak nagusi ziran
Euskalerriko zeruan;
ainbat urtean osgarbi gabe
laiñorik ezin kenduan,
abertzalea ziñalako ere
bapo sufritu zenduan.

8. Beren onera gauzak etortzen
noizbait asi ziranean,
Basarrin izena zabaldua zan
da Euskalerri danean;
nola bertsotan, ala idatziz
berdin idazte lanean,
utsune ederra sumatu gendun
bera paltatu zanean.

9. Basarrik zuan errespetoa,
aren bertsoan dizdira!
Ori aitortu nai ez dutenak
munduan asko ez dira;
badakizute zer alde dagon
illargitik eguzkira,
da zertarako geiago esan?
enenbestekin aski da.

10. Zure bertsoak sermoi kutsua
izaten zuten berekin,
egiak bide bakarra du-ta
zuk bide orretan ekin;
gaur beste aize batzuek dabiltz
da ez da giro gurekin,
orregatikan gaurko gazteak
maitasun gutxi zurekin.

11. Bertsolaritza berak jaso zun
illunpetatik argira,
lokaztegian zabillelarik
iturri on da garbira;
larogeita sei urtekin igo
eriotzaren gurdira,
Jaun zerukoak eramango zun
zeruan erdi-erdira.

12. Iñaki Eizmendi izandua zan
jatortasunan eredu,
asi zun bideari jarraituz
beti udara ta negu;
akatsak ere izan zitula
ori esan dezakegu,
baiña euskaldun-fededun zala
ezin ukatuko degu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!