Iritsi orduko jabetu giñan zerbait berezi bazala, ala galdezka asi eta bereala giñan jakitun. Edurne Pasaban, emakume sonatu orren gorantzan pesta zala berrogei urte bete zitulako. Oso ondo eta zorionak izan zan gure erantzuna.
Izan ere, emakume onek egin ditunak arrigarriak dira: Eberest nagusi dala amalau zortzi millako igota dago alajaiña, askotan bere bizia arriskatuz; munduan bigarren emakumea omen da marka ori daukana. Garai batean zeiñek esan emakumea mailla orretara iritsiko zanik?
Zerbait albiste berri jakitean, nere burura bertsoa jaiotzen da eta sei ale moldatu ditut "Ikusten dezu goizean" doiñuan kantatzeko. Zure gogokoak izatea litzake nere pozik aundiena.
- Mendigoizale ziurra,
zuk izan dezu adurra,
arrapatzeko gaillura,
Eberest gaiña zapaldutzea
etzan izango samurra.
Izotza eta elurra,
eriotzaren bildurra;
bizia baita laburra. - Orra, Edurne Pasaban
Eberestera pasadan,
mendi geiago bada an,
zure ametsak bete dituzu
arnasa artu patxaran.
Markik aundina nola dan,
munduan jo dezu dan-dan;
eskerrak ondo pasa dan. - Zortzi millako amalau,
gertuketan egun da gau,
jarririk ainbeste arau,
o emakumezko batentzako
arrigarria degu au!
Esaten ari da berau,
zenbat bijili ta barau?
Ni orrek arritutzen nau. - Edurne, jarrai euskaldun,
mendigoizale ta al dun,
mendiak dituzu lagun,
egindakoak jarri dirade
mundu guztian txapeldun.
Zaude berrogei urtedun,
al badezu jarri aurdun,
ea ondorenik degun...? - Jaungoikoa danok Jabe,
gure bizitzaren abe,
Bera serbitzeko gaude,
zure zugaitza ez bedi gerta
etekiñik eman gabe.
Zera biurturik labe,
jaiotza baten aldare;
danok poztuko gerade. - Zorionak Pasabani,
emakume bizkor oni,
ondo dakitela zeiñi,
euskaldunaren izena ez du
leku bajuan ipiñi.
Arrisku eta agoni,
nunbait ori zan komeni;
txaloka emen nago ni.