Larunbatean, Urnietako Quel Abogados emakumezkoen taldeak galdu egin zuen BQD Bidaiak Pulpo EK taldearen aurka (24-21). Markagailuan beti atzetik egon ziren, baina amaierara arte lehiatu zuten. Defentsari esker partida berdinduta mantentzea lortu zuten gorritxoek, baina ordura arteko akatsek markagailuan nabarmen eragin zuen.
Urnieta Artola Harategia gizonezkoen taldeak ere porrot gogorra jaso zuen etxean Soraluceren aurka (17-19). UKE taldearen lehen zatia kaskarra izan zen erasoan, presaka eta galdutako eraso askorekin. Bigarren zatia, berriz, maila onean hasi zuten eta agintea hartzera ere iritsi ziren. Hala eta guztiz ere, bergararrek azkar hartu zuten berriro ere aurrea markagailuan, etxekoek erasoan egindako hutsak baliatuta.
Jubenilak maila onean
Emakumezkoen Kamoix Precision Machining taldeak Egia Seicar taldea garaitu zuen iragan ostiralean (12-16). Urnietarrek hasieratik amaierara arte gehiago izan ziren. Gizonezkoen Guria Jatetxea taldeak gutxiengoagatik lortu zuen garaipena (26-25). Oso partida berdindua izan zen.