Urteko lehen garaipena eskuratu zuen Urnieta Quel Abogados taldeak. Arazo handirik gabe garaitu zuen Borda Ardoak ZKE taldea (26-10). Erritmo gutxiko norgehiagokan, minutuak aurrera egin ahala, gorritxoak nabarmen aldentzen jaon ziren markagailuan; atsedenaldira, 7 goleko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatian ere dinamika antzerakoa izan zen eta alde handiagoa lortu zuten.
Urnieta Artola Harategiak, berriz, ezin izan zuen Arrasate garaitu eta gol bakarragatik galdu zuen (20-19). Partida osoa parekatua egon zen, eta maila oso onean jokatu zuten, bai defentsan eta baita erasoan ere. Hala ere, azken txanpan, xehetasun txikiek garaipenera eraman zuten Arrasateko taldea.
Jubenil mailan, neskek gol bakarragatik galdu zuten Hernaniren aurkako derbian (14-15). Norgehiagoka parekatua izan zen, baina, seniorretan bezalaxe, xehetasunek balantza aldarazi zuten, Hernaniren alde.