Emakumezkoen eta gizonezkoen senior taldeek garaipena eskuratu dute, asteburuan

Julen Lizeaga, Urnieta Artola Harategia taldeko jokalaria.

Seniorrek garaipen bana eskuratu zuten iragan asteburuan. Jubeniletan, berriz, Leizaranen aurkako derbia berdinketan amaitu zen.

Urnieta Artola Harategiak partida bikaina jokatu zuen Eibarko Mek Eskubaloia taldearen aurka (28-22). Bi puntu garrantzitsu lortuta sailkapeneko behe postuetatik, apur bat, ihes egin dute urnietarrek.

Urnieta Quel Abogados taldeak ere ezinbesteko garaipena lortu zuen Munttarperen aurka (14-20). Sailkapeneko goiko postuetan lehia bizian murgilduta dira urnietarrak. 

Urnieta Guria Jatetxeak berdinketa batekin eman zion hasiera txapelketari, Andoaingo Leizaran taldearen aurkako derbian (21-21). Urnietarrek partida ondo hasi zuten arren, markagailua irauli behar izan zuten puntu bat lortzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!