Seniorrek galdu egin dute eta jubenilek gutxiengoagatik irabazi dute

Gizonezkoen senior taldeak gol bakarragatik galdu zuen Urolaren aurka (24-25). Emakumezkoenak ere ezin izan zuen garaipena eskuratu (19-17). Gizonezkoen jubenil taldeak, berriz, garaipen garrantzitsua eskuratu zuen (35-34).

Urnieta Artola Harategiak, gizonezkoen eskubaloiko seniorrek, 25-26 galdu zuten Urola E.K. Laztimendiren aurka, joan zen larunbatean. Oraindik, ezin izan dute jaitsiera postuetatik irten. 

Urnietako Quel Abogados seniorrak ere esku hutsik itzuli ziren liderrei aurkako partidatik; 19-17 galdu zuten txingudiren aurka. Porrota jaso arren urnietarrek multzoko hirugarren postuan jarraitzen dute.

Gizonezkoen Urnieta Guria Jatetxeak garaipena lortu zuen ID Trans Bidasoa Irun taldearen aurka (35-34). Urnietarrek hasieratik kontrolpean eduki zuten partida eta azken minutuetan zaildu zitzaien arren, aurrera egitea lortu zuten eta federazio trofeoan lehen garaipena lortu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!