Gizonezkoek senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Urnieta KE Eskubaloia 2024ko mar. 18a, 12:26

Urnieta Artola Harategia taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du gol bakarragatik irabazita. Urnieta Quel Abogados taldeak, berriz, etxean galdu egin zuen. 

Urnieta Artola Harategia taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du etxetik kanpo, Decotextil Euskadi Donibane taldeari irabazita (28-29). Gizonek ligako seigarren garaipena eskuratu zuten, hurrengo sailkatuarengandik bi puntura hurbilduta eta liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan. Gainera, jaitsiera postuetatik lau puntura urrundu dira. 

Emakumezko senior taldeak galdu egin zuen etxean, Orioko taldearen aurka (23-27). Hasieratik oriotarrak nagusi izan ziren, baina urnietarrak azken unera arte lehian aritu ziren. Lehen minututik abantaila lortu zuten bisitariek, urnietarrak defentsan ez baitzeuden eroso.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!