Etxetik kanpo jokatu zuten arren, maila handia erakutsi zuten azken partidan. Garaipen erosoa eskuratu zuten gorritxoek eta zapore gozoarekin amaitu dute txapelketa. Gipuzkoako 1. Lurraldeko txapelketko hamargarren postuan sailkatu dira urnietarrak, 15 punturekin.
Denboraldi gorabeheratsua izan da urnietarrena, izan ere, norgehiagoka parekatuak jokatu dituzten arren, zortea ez dute beren alde eduki, eta porrot ugari jaso dituzte. Bestalde, txapelketaren amaieran puntu gehiago lortzen hasi ziren. Laburbilduz, hasiera garratzari amaiera gozoa eman diote.