Urnieta Quel Abogados taldeak alde handiagatik galdu zuen igoera faseko partida (33-23), Saieko Mon Paperdenda taldearen aurka. Oraindik, ez dute garaipenik eskuratu igoera faseko lehian. Gogor entrenatzen jarraitu beharko dute iragan partiduko akatsak ez errepikatzeko.
Asteburuko garaipen bakarra, Urnieta Guria Jetetxeak lortu zuen, Azkue Pulpo taldeari irabazita (33-22). Jubenilek lehen minututik maila ona erakutsi zuten eta gutxinaka markagailuan ihes egitea lortu zuten.
Urnieta Kamox Precision Machining taldeak gol bakarragatik galdu zuen partida, Deuko Izarra Elgoibarren aurka (23-24).