Garaipen garrantzitsua eskuratu du emakumezkoen senior taldeak. Usurbilgo taldea garaituta, porroten jarraipena eten dute eta igoera faseko lehen garaipena lortu dute.
Bi taldeek akats ugari egin zituzten norgehiagokan eta kosta egin zitzaien jokoari jarraipena ematea. Hala ere, urnietarrak aurretik izan ziren markagailuan partida osoan. Gorridunek akats asko zituzten arren, defentsa sendoa erakutsi zuten, usurbildarrei lan handia jarriz. Hala eta guztiz ere, Quel Abogados taldeak ez zuen atsedenaldirako astirik eduki, markagailuan gertu baitzeuden aurkariak.