Bi eskubaloi partida, larunbatean, Urnietako kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025eko azaroaren 7a

Artxiboko irudia

Larunbat honetan, Urnietako kiroldegiak bi eskubaloi partida hartuko ditu.

Goizean, 13:00etan, Urnieta Lanchas Bus kadeteek Urola E.K. Goierri Bus taldea hartuko dute. Urnietarrak garaipen berri baten bila arituko dira, goialdean jarraitzeko.

17:30ean, Urnieta Artola Harategia taldearen txanda izango da; gizonezko seniorrek 1. Lurralde mailan jokatzen dute eta Munttarpe izango dute bisitari. Aurreko asteburuan Hondarribian jasandako porrot mingarriaren ondoren, UKEkoek garaipen bat bilatuko dute morala indartzeko eta sailkapeneko goiko postuei begira jarraitzeko. Lezo izango dute aurkari, azken sailkatua eta mailaz igo berria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!