Otsaileko planifikazioen eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako KZgunea 2021ko urt. 20a, 11:43

Urnietako KZguneak otsaileko ikastaroetan izena emateko deialdia zabaldu du. Bulegoko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara urtarrilean eta 09:00etatik 13:00etara otsailean.

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta: 943 023 682.
  • Telefonoz deitu: 943 023 682. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web-orrian izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzazkete, esteken gainean klik eginez:

[IKASTAROEN KATALOGOA KONTSULTATU]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!