Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak atzo komunikabideen aurrean adierazi zuenez, behar zuten boto kopurua lortuta, Larraulgo Udalaren ardura hartuko dute, “gure balore eta printzipioei jarraiki, larrauldarren bizimodua hobetzeko lan egingo dugu”. Datozen lau urteetan, beraz, PSE-EEk alkatea eta sei zinegotzi izango ditu Larraulgo udaletxean.