"Larraulgo herritar guztiei jakinarazten zaizue, administrazio eskudunen jarraibideei jarraituz eta COVID-19 ez hedatzearren, Larraulgo Udalak erabaki duela gaurtik hasita, hau da, 2020ko martxoaren 13an, honako hauek etetea:
- Eskolaz kanpoko jarduerak.
-
Martxoaren 15ean egitekoa den “Larraul-Ernio-Larraul” lasterketa.
-
Kultur eta kirol jarduera guztiak.
-
Liburutegia jendearentzat itxita egongo da.
-
“Gaztelekua” itxita egongo da.
Udala irekita egongo da ohiko ordutegian, baina herritarrei eskatzen diegu kontsultak, izapideak eta abar egin ahal izateko, posta elektronikoa edo telefonoa erabiltzea.
Lasaitasunetik, baina baita erantzukizunetik eta elkartasunetik ere, herritar guztiei gogorarazten diegu oso garrantzitsua dela osasun arloko profesionalen gomendioei jarraitzea, egoera berezi honi aurre egiteko.
Guztion artean talde ahulenak babestu ditzakegu, eta egoera hori ahalik eta gutxien kaltetzen lagundu.
Bide batez, eskerrik asko guztioi zuen ahalegin, ulermen eta laguntzagatik.
Egoera aldakorra denez, gertatu ahala emango dizuegu nobedadeen berri".