Goizean goiz geratu eta baserriz baserri ibili ziren haur zein heldu gabon kantuan. 40 lagun inguru elkartuta goiz ederra igaro zuten, ondoren, bazkari ederra izan zuten elkartean indarrak hartu eta arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emateko.