Larraulen Kirol Astea antolatu dute egunotarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzekin. Atzo ekin zioten egitarauari Danok Danena Halterofilia taldeak antolatutako gaztetxoentzako altxaldi saioarekin. Bihar, igandea, arte martzialen saioa egingo dute parkean Txurun Lopezekin, haur eta helduentzat, eta ondoren toka saioa izango da plazan.