Seigarren mailako ikaskideak agurtu eta, festa giroan amaitu zuten arratsaldea. Eguzki beropean hasi zuten ekitaldia, baina laster itzalpean geratu zen kontzertu gunea eta, emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Larraulgo Herri Eskolako kideek emanaldi ederra eskaini zuten atzo, Urmaelaren alboko belazean. Arratsaldeko 18:30etan hasita, hamasei kantuz osatutako saio ederra eskaini zuten eskolako musikari gazteek, Xabier Zeberiok eta Iñar Sastrek lagunduta.