Korrika 2019

Korrikaren atariko ospakizuna

Jon Ander Ubeda 2019ko mar. 31a, 12:32

Urnietako Korrika batzordeak kultur jaialdia antolatu du. Herrigunean kalejira egin dute Lurdes Iriondo Udal musika eskolako ikasleek, eta Egape dantza taldeko kideek San Juan plazan erakustaldia eskaini dute.

Plazan musikariak eta dantzariak txalo artean jaso dituzte. Kultur ekitaldiak amaituta, sagardoaz eta pintxoez gozatzeko aukera izan dute. Hainbat urnietarrek Korrikaren produktuak erosteko baliatu dute hitzordua. Apirilaren 5ean mahaia ipiniko dute berriro, eta apirilaren 12-13ko asteburuan ospatuko dira Korrikaren aldeko ekitaldi nagusiak. Korrika Urnietan barrena igaroko den asteburuan, hain zuzen.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!