Mikel Iturria hastear den Itzuliko tropelean izango da

Aiurri 2019ko api. 7a, 07:10

Urnietako txirrindulariak World Tour mailako lasterketan parte hartuko du, Euskadi Murias taldearekin. Maila horretako proban parte hartuko duen lehen urnietarra da. Andoni Urbistondok Iturriaren egunerokoa jasoko du Aiurri.eus webgunean.

Astelehenean Zumarragatik abiatuko da EH Itzulia, 12 kilometroko erlojuaren aurkako probarekin. Sei egunetan zehar nazioarteko onenak Euskal Herriko errepideetan barrena ibiliko dira. Eta tartean urnietar bat: Mikel Iturria. Euskadi Muriasek ostegunean aurkeztu zuen proban parte hartuko duen taldea.

Poztuko ziren zaletuak. Errepidera hurbiltzeko beste arrazoi bat gehiago izango dute, beraz, tropelean herrikidea izango dutelako. Euskadi Muriasek iaz denboraldi bikaina egin zuen, eta aurten ere bide onetik doa. Hainbat garaipen lortu ditu, eta erronka berria ipini dute: World Tour probatan gainerako taldeen pare ibiltzea. Horretan saiatuko dira. Izan ere, horrela definitu daitekeelako Mikel Iturria: Txirrindulari saiatua.

Larunbatean Indurain sarian Mikel Iturria onenen artean ibili zen, prestaketa maila ona daramala erakutsiz.

EH Itzulia Aiurrin

Andoni Urbistondo txirrindulariak etapa bakoitzaren kronika egingo du, eta lerro horietan Mikel Iturriaren egunerokoa jarraitu ahal izango da.  

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!