2019ko udal hauteskundeak

EH Bilduk udal hautagaitza aurkeztu du

Xabier Lasa 2019ko api. 15a, 09:04

Urnietako EH Bilduko udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu zuten apirilaren 10ean. Ainara De Miguel informatikaria izango da zerrenda burua.

 

 

Aurkezpen ekitaldian zerrendako hamabost pertsonak eta jarraitzaileak bildu ziren, Urnietako EH Bilduk Idiazabal kalean ireki den egoitzan.

Itziar Artolak eta Mikel Izagirrek bukatzear den udal legegintzaldiaren balorazioa egin zuten, eta ondoren, Ainara De Miguel Urnietako alkategaiak hartu zuen hitza.

De Migulek zerrenda osatzen duten hamabost pertsonak banan-banan aurkeztu zituen. “Herrigintzan diharduten urnietarrak dira guztiak ere, Urnieta ondo ezagutzen dutenak, bakoitzak bere arloan”, adierazi zuenez.

Hona zeintzuk diren hamabost pertsonak:

Ainara De Miguel. Informatikaria.

Ainhoa Jauregi. Kazetaria.

Mikel Legarreta. Kirolaria, herrigintzan ekintzailea.

Nekane Ubillos. Xoxokako jai batzorde kidea.

Xabier Yurramendi. Bi legegintzaldietan zinegotzia.

Itziar Artola. Azken legegintzaldian zinegotzia.

Alfonso Martin. Sindikalista.

Arantza Fernandez. Herrigintzan ekintzailea.

Aitor Aldasoro. Kirolaria, UZEko partaidea.

Txus Gonzalez. Kirolaria eta kirol eragilea.

Hanitze Jover. Herrigintzan ekintzailea.

Izaskun Labat. Gazte mugimenduan ekintzaila eta bertsolaria.

Mikel Ezeiza. Irakasle jubilatua.

Mamen Urdangarin. Hirugarren adineko eguneko zentroko langilea.

Mikel Izagirre. Alkate ohia.

Udal programaren nondik norakoa azaldu zuen De Miguelek, eta bost arlo azpimarratu zituen: gazteentzat egoitza eta alokairuak; familientzat parke estalia; komertzio eta zerbitzuen sustapena; hirugarren adina; eta, feminismoa (berdintasun teknikaria eta emakumeak saretzeko gunea).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!