Seriotasun handiko partida jokatu zuen Urnietak, defentsan serio lan eginez eta erasoan golak sartuz. Atsedenaldira sei goleko aldearekin iritsi ziren (6-12). Bigarren zatian Bergara-Soraluze taldeak indarra eginez markagailuan nabarmen gerturatu zen (17-18). Erasokor ari ziren etxekoak, eta urnietarrek defentsa onaren bitartez aurkarien erasoak geldiarazi zituzten. Partida irabazteko urduritasunak jota, Bergarakoek akatsak egiten hasi ziren. Urnietarrek zuhur eta hotz jokatuz abantaila handitu zuten garaipen polita lortu arte.
Lehen taldeko jokalariak eta prestatzaileak pozarren daude Urnietako zaletuen jokabidearekin. Dozenaka joan ziren partida ikustera eta ez zioten animatzeari inoiz utzi.
Larunbatean Urnietan
Igoerako ligaxkako bigarren partida larunbat honetan jokatuko da Urnietan. 18:30ean hasiko da Legazpiren aurkako partida, eta zer esanik ez patida ikustera joatea garrantzia handikoa izango dela.