Nahikari Garciari, partida amaituta, hitz egitea kosta egiten zitzaion: "Ez dakit zer esan, ilusioari dagokionez garaitezinak gara. Ikaragarria da talde honek egin duena. Gakoa ilusio hori izan da eta ez daukat hitzik taldeak egin duena azaltzeko".
Historikoa adiera gehiegi erabili ohi da, eta kasu bakan batzuetarako erabili beharko litzateke. Realak, esaterako, emakumezkoen Erreginaren Kopa lortu zuen bart gauean. Historian lehen aldiz. Garaipenaren gola urnietar batek lortu zuen, gainera. Andoainen eta Urnietan jarraitzaile ugari dituen Nahikari Garciak, hain zuzen.
Nahikari Garciari, partida amaituta, hitz egitea kosta egiten zitzaion: "Ez dakit zer esan, ilusioari dagokionez garaitezinak gara. Ikaragarria da talde honek egin duena. Gakoa ilusio hori izan da eta ez daukat hitzik taldeak egin duena azaltzeko".
2019 mai 02
Urnieta