Emaitzei eutsi eta beste lau urtez gehiengo osoz aginduko du Mikel Pagolak. Garaipen argia lortu du EAJ-PNVk, eta 1500 botorekin gehiengo osoari eutsiko baitio. EH Bildu bigarren indarra izango da (838), eta PSE-EE hirugarrena (483). PPk babes apala jaso du (69). Aulki Zuriak (71) ekimenak nabarmen jaitsi du 2015ean jasotako babesa.