Super H taldeak nekaezin darrai haur minbiziaren inguruko sentsibilizazio lanetan. Ekimen ezberdinak antolatzen ditu, eta horietan lortutako dirua haur minbiziaren ikerkuntzara bideratzen da. Donostiako Ospitalarekin harreman zuzena dute, Super H taldeko kideek. Larunbat goizean haur marrazki lehiaketa egingo dute. Eta arratsaldean, San Juan plazan, mendi lasterketa txikia, pailazoen emanaldia, jolasak, txokolate jatea... Plan polita larunbaterako.
Hitzorduak larunbatean
- 11:30-12:30 SuperH marrazki lehiaketa SuperH Parkean, Euriarekin Lekaion.
- 16:30-20:30 SuperH festa. Mendi lasterketa txikia, jolasak, pailazoak, txokolatada…